Aurten ere antolatu da Naturan jolasean ekimena. Aurten, Etxezarretan egin zen ekintzetako bat (maiatzaren 31an) eraberritu den espazio hori ezgautzeko xedez. Bertan Sagastixetako lorategi berrian zenbait txoko prestatu ziren, zeinetan aukera eskaintzen zitzaien bertaratutako familien naturarekin harremanetan jolas desberdinak gauzatzeko.
Halaber, ekainaren 1ean burutu zen Montzongo Koban (Meatzerrekan) bisita gidatua. Izan ere, azken urteetako arrakasta ikusita, aurten ere Besaideko Espeologia taldeak parte hartu du irteera horretan LEK-eko monitoreekin batera. Irteera Espeologiako adituen gidaritzapean gauzatu da LH 3 eta LH 4. mailako ikasleekin.
Bi txandatan banatu ziren, eta guztira 32 lagun elkartu ziren Montzongo Koba esploratzeko gogoz.

