
Mondranbike
Deskribapena
300 parte hartzaileko muga egongo da. Ibilbide laburraren %99 pistetan zehar izango da, eta aldiz, luzea bidetxurretatik izango da. Ibilbideak MARKAJE MINIMOA izango du, horrenbestez, ezinbesteko izango da GPS (edo track-a mobilean) eramatea. Ekainaren 12an bidaliko zaizkie parte hartzaile guztiei trackak emailez.
Ezaugarriak
Informazio gehigarria
Amaieran jana eta edana egongo da.
Prezioa
- Federatuak
- 15 €
- Ez federatuak
- 20 €
Izen ematea
Izena ematea Kirolprobak-en egin beharko da (MONDRAN BIKE 2026 ARRASATEKO MTB MARTXA), eta azken eguna ekainak 11 izango da. Egunean bertan izena emateko aukera egongo da, eta 25€ prezioa izango du (federatuta egon edo ez).
Parte hartzaile kopurua 300 lagunetara mugatuko da.