Leixargarate Aterpea

Leixargarate Aterpea

Leixargarateko aterpea Aizkorriko parke naturaleko inguru paregabe baten kokatuta dago, Alabita aldamenean hain zuzen ere. Bertan, gure inguruan hain urriak diren pagadiez gozatu ahal izango dugu, baita mendi ibilaldi ederrez ere. Degurixako zelai paregabeak esku eskura izango ditugu, baita mendi itzuli eder bat eginaz Kurtzeberri, Aitzorrotz edo Elgeako inguruak, eta urrunago Urbia-Aitzgorri ingurua.

Laixargarateko aterpea Besaideko bazkide denen eskura dago nahi duenak erabili dezan. Aterpean 12 pertsonentzako literak, sukalde bat, su baxua, komuna… daude. Aterpea erreserbatzeko, zuzendu Besaideko egoitzara asteartetan 19.30-20.30 bitartean.

Prezioak honakoak dira:

Gastu minimo: 25€
Bazkideak: 8€
Ez bazkideak: 11€
Haurrak (5-12 urte, biak barne): 5€

Leixargarate Aterpea

Besaide Mendizale Elkarteak Leixargarateko aterpetxean hobekuntza lan batzuk burutu ditu. Besteak beste, sarrerako sapaia konpondu da, teilatuan zenbait teila ordezkatu dira eta bi ate berri jarri dira. Barrutik berriz, sapaia jetsi eta aislamendua jarri zaio eta zoru berria du. Azken finean, txukunago eta erosoago dugu aterpea.

Gauzak horrela eta jakinaren gainean zaudela, gonbidatzen zaitugu aterpea bera erabiltzera, erabilpenak ematen baitio bizia eta zentzua Leixargarateko aterpeari.

Animatu zaitez eta pasa familia edo mendi lagun arteko asteburu bat!

Geolokalizazioa:

N42º 58.365′ W2º 31.207′, 978m

Partekatu lagunekin: