Apirilak 16, kirol federaturako mugikortasunean aldaketak
Apirilak 16, kirol federaturako mugikortasunean aldaketak
ALDAKETAK KIROL FEDERATURAKO MUGIKORTASUNEAN
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzak kirol federatuari eragiten dioten aldaketa berrien berri eman digu.
400/100.000 biztanleko tasak udalerri eta lurralde historikoetan duen eraginak markatzen du federatutako pertsonen mugikortasuna.
“Jatorrizko eta helmugako udalerriak eta lurraldeak 100.000 biztanleko 400 baino gutxiagoko intzidentzia-tasa metatua badute, entrenatzeko, bizilekua dagoen udalerria ez den beste udalerri batera joan daiteke, autonomia-erkidegoaren barruan”
Federazio-lehiaketa ofizialetan murgilduta dauden kirolarien mugikortasunaren salbuespena egiten da.
“Jatorrizko edo/eta helmugako udalerriak 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua badute kirolari federatuek, bizilekuaz bestelako udalerri batean eta Autonomia Erkidegoaren barruan egin ahal izango dituzte entrenamenduak edo lehiaketak, baldin eta lehiaketetan murgilduta dauden, parte hartzen edo parte hartuko duten eta hauek dagokion federazioaren egutegi ofizialean onartuta dauden”
“Inzidentzia tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagokoa den lurralde historikoetan bizileku den lurralde historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da, dagokion federazioaren egutegi ofizialean onartuta dauden lehiaketetan murgilduta daudenak, parte hartzen edo hartuko dutenak izan ezik.”
Jarduera fisikoa eta kirola. Galdera eta erantzunak
- Entrenatu dezake kirolari federatu batek?
Bai, jatorrizko eta helmugako udalerriak eta lurraldeak 100.000 biztanleko 400 baino gutxiagoko intzidentzia-tasa metatua badute, entrenatzeko, bizilekua dagoen udalerria ez den beste udalerri batera joan daiteke, autonomia-erkidegoaren barruan.
Jatorrizko edo/eta helmugako udalerriak 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua badute kirolari federatuek, bizilekuaz bestelako udalerri batean eta Autonomia Erkidegoaren barruan egin ahal izango dituzte entrenamenduak edo lehiaketak, baldin eta lehiaketetan murgilduta dauden, parte hartzen edo parte hartuko duten eta hauek dagokion federazioaren egutegi ofizialean onartuta dauden.
Inzidentzia tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagokoa den lurralde historikoetan bizileku den lurralde historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da, dagokion federazioaren egutegi ofizialean onartuta dauden lehiaketetan murgilduta daudenak, parte hartzen edo hartuko dutenak izan ezik.
DOKUMENTAZIOA
Jarduera fisikoa eta kirola. Galdera eta erantzunak – 2021eko apirilaren 16a